3. ZIKLOKO BLOGA
ONGI ETORRI!!
Kaixo guztioi:
Aurten martxan jarri dugu Altzaga Erandio Ikastolako 3. zikloko guztiontzat abiatutako bloga. Hemen berriak, ikasteko hainbat informazio osagarriak, argazkiak, klaseko lanak...aurkituko dituzue.
Aurten martxan jarri dugu Altzaga Erandio Ikastolako 3. zikloko guztiontzat abiatutako bloga. Hemen berriak, ikasteko hainbat informazio osagarriak, argazkiak, klaseko lanak...aurkituko dituzue.
Aprobetsagarria eta zuen gustokoa izango delakoan.
EZ IZAN BELDUR ETA SAR ZAITEZTE!!!.
EZ IZAN BELDUR ETA SAR ZAITEZTE!!!.
2014(e)ko irailaren 15(a), astelehena
Zelularen atalak eta beraien funtzioak
ZELULA
Izaki Bizidunak zelulaz osaturik daude.
Zelulek 3 bizi funtzioak betetzen
dituzte.
- Nutrizio funtzioa: Behar dituzten elikagaiak eta ura
lortzea eta kanporatzea da.
- Erlazio funtzioa:
Inguruan gertazten diren aldaketei erantzutea da.
- Ugaltze funtzioa: Zatitu eta ama-zelularen
ezaugarri berak dituen zelula umeak sortzen dira.
ZELULAREN ATALAK
ANIMALIA ZELULA eta LANDARE ZELULA
MINTZA: Zelula inguratzen duen geruza da.
NUKLEOA: Zelularen funtzionamendua zuzentzen du.
ORGANULUAK:
Zelularen prozesu desberdinak (elikagaiak liseritu, hondakinak bota…) egiten
dituzte.
ZITOPLASMA:
Mintza eta nukleoaren artean dagoen substantzia da.
LANDARE ZELULA
PARETA
ZELULARRA: Mintza inguratzen duen geruza zurruna da
KLOROFILA: Zitoplasman dagoen substantzia da. Landareei
kolore berdea ematen die.
2014(e)ko irailaren 12(a), ostirala
2014(e)ko irailaren 11(a), osteguna
LH 6. MAILA NUTRIZIO FUNTZIOA: DIGESTIO APARATUA
BIDEO HAUETAN LABURKI IKUSIKO DUZU DIGESTIO PROZESUA.
LH 6. MAILA ERAGIKETA KONBINATUAK
HEMEN KLIKATZEN AZALPEN ANIMATU BAT TOPATU AHAL DUZUE ETA GOGORATU:
- Lehenengo parentesiak egiten dira.
- Gero biderketak eta zatiketak.
- Azkenean batuketak eta kenketak.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



