ONGI ETORRI!!

Kaixo guztioi:

Aurten martxan jarri dugu Altzaga Erandio Ikastolako 3. zikloko guztiontzat abiatutako bloga. Hemen berriak, ikasteko hainbat informazio osagarriak,
argazkiak, klaseko lanak...aurkituko dituzue.
Aprobetsagarria eta zuen gustokoa izango delakoan.
EZ IZAN BELDUR ETA SAR ZAITEZTE!!!.




EUSKARA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EUSKARA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

HACE MAZO TIEMPO...







Datorren astelehenean, ekainaren 1ean, 6. Mailako ikasleok gaztelaniako saioetan idatzi dugun eleberri proiektua aurkeztuko dugu Berangoko Kultur Etxeko areto nagusian.
Ekitaldian, liburuaren argitalpenera heltzeko jarraitu ditugun pausuei buruz hitz egingo dugu. Bertara hurbiltzen direnen galderei erantzuteko tartea ere egongo da.

Aretoaren edukiera dela eta, saioa eskolako ikasleei eta 6. mailako senideei luzatu zaie gonbidapena. Hala ere, gauden tokian gaudela, idazleok zuen galderei erantzuteko prest gaude.
Liburua dagoeneko Amazonen salgai dago, bai paperezko edizioa, bai liburu elektronikoa.  Salmentekin lortzen den dirua eskolako liburutegia osatzeko erabiliko da.

El próximo lunes, día 1 de junio, los alumnos y alumnas de sexto vamos a presentar en el salón de actos del Berago Kultur Etxea el proyecto de escritura que hemos desarrollado durante este año.
En la charla hablaremos sobre los pasos que hemos seguido hasta la publicación de este libro. Habrá, por supuesto, tiempo para responder a las preguntas de los asistentes.
Debido al aforo del local, se ha invitado a los alumnos del centro y a los familiares  de los autores. En cualquier caso, estaremos encantados de responder a cualquier pregunta que tengáis, estemos donde estemos.
El libro ya está a la venta en Amazon, tanto la edición impresa como la digital. Todas las ventas serán destinadas a la biblioteca del centro.


¿Puede alguien de 12 años escribir un libro? Nosotros creemos que sí. Los alumnos de sexto de primaria de la escuela Berango-Merana os invitamos a viajar por los mundos que hemos creado. 


Parece que un meteoro gigante se acerca hacia la Tierra, pero nadie cree al joven científico que lo ha descubierto. 
Algo tan tranquilo como una excursión de pesca va a complicarse, Janusz y sus amigos tendrán que hacer frente a un suceso inesperado. 
Nadie antes había oido hablar de los diamantes morados de Notenagua. Una fotógrafa muda y su compañero están en grave peligro, perseguidos por la mafia. 
El concurso de baile va a ser saboteado, y Luca tendrá que esforzarse al máximo si desea ganarlo. ¿Podrá? 
¿Le saldrá algo bien a Fran? ¿Podrá Jimena desenmascarar al asesino de Irati? ¿Saldrán de una pieza Migue y Pere de la cueva del tesoro? 
Acción y misterio, la edad media y el futuro, amistad y grandes enemigos, personajes clásicos y modernos. 



Este es un proyecto de escritura, que cláramente, se nos ha ido de las manos. 
Esperamos sinceramente que lo disfrutéis.



2015(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

2015(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

2015(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena

LASTER INAUTERIAK DATOZ!

Laster inauteriak izango ditugu eskolan, eta gure aurtengo gaia emakume zientzialariak dira.
Hauetako zeintzuk ezagutzen zenituzten?
HYPATIA


Honako hau, gure aurtengo musika:

2014(e)ko irailaren 22(a), astelehena

2014(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

LH 6. ETA 5. MAILA: FERNANDO MORILLO EITBen

Laster Fernando Morillo idazlea gure artean egongo da eta berareki solas egiteko aukera izango dugu. Fernando Morillo idazleak  argitaletxe berri bat sortu du, "Gaumin" argitaletxea hain zuzen ere. Hemen dugu EITBen berarekin egindako elkarrizketa bat.

2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

LH 6. MAILA: ORTOGRAFIA ARAUAK

Noiz erabili S,X,Z

Euskal Herriko toki batzuetan (Bizkaieraz hitz egiten denetan, batez ere) ez dira kontsonante hauek bereizten. Bereizten jakitea garrantzizkoa da idazterakoan. Bestela, nahaste handia ematen da, batez ere S eta Z ez bereiztean.
Letra hauek noiz idatzi behar diren jakiteko, ez dago arau zehatzik. Bereizten ez dakitenek irakurriz eta idatziz, besterengandik ikasi beharko dute. Dena den, ondoren, argibide batzuk ematen dira.

S letraren erabilera
Edozein posiziotan ager daiteke hitzean:
  • hasieran: sagar, saio, sartu.
  • barnean: oilasko, maitasun, maisu.
  • amaieran: arras, babes, solas.

X letraren erabilera
Posizio hauetan ager daiteke hitzean:
  • hasieran: xerra, xede, xaxatu.
  • barnean: axola, uxatu, ixo.
  • amaieran: ez da erabiltzen.

Maileguzko hitzetan /X/-aren erabilera
Kontsonante aurrean S idatziko da: testu,esperientzia, estralurtarra...
Gainontzeko guztietan X mantendu, bai hitz hasieran, bai bukaeran: xenofobia, relax... bai bokal artean: taxi, sexu... bai kontsonante ondoren: marxismoa...

Z letraren erabilera
Edozein posiziotan ager daiteke hitzean:
  • hasieran: zahar, zazpi, zaldi.
  • barnean: gazte, gizon, izen.
  • amaieran: inoiz, oinez, poz.
Aditz batuaren laguntzaileetan eta pluralgileetan beti Z erabiltzen da. Adib.: zara, zineten, duzue, gatoz.

TS, TX, TZ letren erabilera

S, X eta Z letrei buruz esanak balio du hemen ere. Zenbait tokitan ez dira bereizten eta bereizten ez dakitenek zaitasunak dituzte idazterakoan.
Kasu honetan ere, letra hauek noiz erabili behar diren jakiteko, ez dago arau zehatzik. Dena den, argibide batzuk eskaintzen dira ondoren. Bereizkuntza zuzena egiten ariketen bidez lortuko da.

TS letraren erabilera
Posizio hauetan ager daiteke hitzean:
  • hasieran ez da erabiltzen.
  • barnean: sinetsi, onetsi, indartsu, itsaso.
  • amaieran: amets, arrats, hauts, mahats.

TX letraren erabilera
Edozein posiziotan ager daiteke hitzean:
  • hasieran: txakolin, txanda, txabola.
  • barnean: kutxa, etxe, altxatu.
  • amaieran: tripotx, txepetx.

Z letraren erabilera
Posizio hauetan ager daiteke hitzean:
  • hasieran: ez da erabiltzen.
  • barnean: bizitza, laguntzaile, artzain.
  • amaieran: beltz, hortz, hitz.

(T)s, (T)x, eta (T)z letren ondoren
(T)s, (T)x et(T)z-ren ondoren, gehienetan P, T, K kontsonanteak agertuko zaizkigu, eta ez B, D, G kontsonanteak. Ez dago, halere, lege gogorrik ezartzerik.
Adib.: hizpide, Azpeitia.
        hiztun, hoztu.
        hozkailu, Azkoitia.
Baina:
        Ikusgarri, pozgarri, bereizgarri.

X eta TX hitz adierazkorretan
Adierazkorrak diren hitzetan, hau da, maitasuna, goxotasuna, edo xamurtasuna adierazi nahi denean, S, Z eta TZ-ren ordez, X edo TX erabiltzen dira.
Adib.: goxo (gozo-ren adierazkorra).