ONGI ETORRI!!

Kaixo guztioi:

Aurten martxan jarri dugu Altzaga Erandio Ikastolako 3. zikloko guztiontzat abiatutako bloga. Hemen berriak, ikasteko hainbat informazio osagarriak,
argazkiak, klaseko lanak...aurkituko dituzue.
Aprobetsagarria eta zuen gustokoa izango delakoan.
EZ IZAN BELDUR ETA SAR ZAITEZTE!!!.




2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

LH 6. MAILA ERATOSTENESEN BAHEA -ZENBAKI LEHENAK.


zonaClic - actividades - El garbell d'Eratòstenes


Eratostenes Zirenekoa (K. a. 276 inguru[1][2] - K. a. 195 inguru[3]) matematikari, geografo, kirolari, poeta eta astronomo greziarra zen. Aurkikuntza ugari egin zituen, hala nola, latitude etalongitude sistema. Lehen greziarra izan zen Lurraren zirkunferentzia kalkulatzen (zehaztasun harrigarriz), baita ardatzaren inklinazioa ere. Agian, Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia ere kalkulatu zuen eta bisurtea asmatu. Mundu mapa ere eratu zuen, garaiko ezagutza geografikoaren arabera. Kronologia zientifikoaren sortzailea izan zen, gertakari literario eta politikoen datak finkatuz, Troiaren konkista egunetik hasiz.
Eratostenesek zenbaki lehenak lortzeko metodo erraz bat aurkitu zuen eta tresna batean islatu ere bai. Hau da, taula batean zenbakiak markatu zituen eta orduan hasten zen zulatzen posizioak zenbakiak banan aztertzen ordenan zenbaki bat zulatu gabe bazegoen zenbaki lehena zen eta hurrengo zenbakira pasa baino lehen bere multiplo guztiak zulatu behar ziren. Hasten da 2 zenbakiarekin, 2a zulatu gabe dagoenez lehena da (eta bere multiplo guztiak zulatzen dira orduan). Ondoren dator 3a, zulatuta ez dagoenez lehena da (eta bere multiplo guztiak zulatzen dira orduan), ondoren dator 4a, zulatuta dagoenez ez da lehena, eta zuzenean pasatzen gara hurrengo zenbakira. Eta horrela jarraitzen da azken zenbakira heldu arte... Zenbaki lehenak bukaeran zulorik gabe geratu direnak dira.