ONGI ETORRI!!

Kaixo guztioi:

Aurten martxan jarri dugu Altzaga Erandio Ikastolako 3. zikloko guztiontzat abiatutako bloga. Hemen berriak, ikasteko hainbat informazio osagarriak,
argazkiak, klaseko lanak...aurkituko dituzue.
Aprobetsagarria eta zuen gustokoa izango delakoan.
EZ IZAN BELDUR ETA SAR ZAITEZTE!!!.




2014(e)ko irailaren 15(a), astelehena

Zelularen atalak eta beraien funtzioak

ZELULA

Izaki Bizidunak zelulaz osaturik daude.
Zelulek 3 bizi funtzioak betetzen dituzte.
  • Nutrizio funtzioa: Behar dituzten elikagaiak eta ura lortzea eta kanporatzea da.
  • Erlazio funtzioa:  Inguruan gertazten diren aldaketei erantzutea da.
  • Ugaltze funtzioa: Zatitu eta ama-zelularen ezaugarri berak dituen zelula umeak sortzen dira.

ZELULAREN ATALAK

ANIMALIA ZELULA eta LANDARE ZELULA
MINTZA: Zelula inguratzen duen geruza da.
NUKLEOA:  Zelularen funtzionamendua zuzentzen du.
ORGANULUAK: Zelularen prozesu desberdinak (elikagaiak liseritu, hondakinak bota…) egiten dituzte.
ZITOPLASMA: Mintza eta nukleoaren artean dagoen substantzia da.

LANDARE ZELULA 
PARETA ZELULARRA: Mintza inguratzen duen geruza zurruna da

KLOROFILA:  Zitoplasman dagoen substantzia da. Landareei kolore berdea ematen die.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina