ONGI ETORRI!!

Kaixo guztioi:

Aurten martxan jarri dugu Altzaga Erandio Ikastolako 3. zikloko guztiontzat abiatutako bloga. Hemen berriak, ikasteko hainbat informazio osagarriak,
argazkiak, klaseko lanak...aurkituko dituzue.
Aprobetsagarria eta zuen gustokoa izango delakoan.
EZ IZAN BELDUR ETA SAR ZAITEZTE!!!.




2013(e)ko irailaren 12(a), osteguna

LH 6: MAILA GAUEKO (Gauaren izakia)

Euskera saioan gaur gaueko eta ahozko literaturari buruz tratatu dugu. Bideo honetan GAUEKOri buruzko informazioa jaso dezakezue.
Oiartzungo baserritar neska gazte batek egin omen zuen apustu, baietz iturritik ura ekarri gauerdia ondoren. Atera zen baserritik ontzi batekin ura ekartzeko asmotan, baina ez zen gehiago itzuli. Handik denbora batera, neskatxaren ontzia, hutsik, eta odol tanta batzuk jausi omen ziren baserriko tximiniatik behera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina